Santa Ageda 2017

Hurengo larunbatean, Otsailaren 4ean, Santa Ageda bezpera ospatzera goaz auzoan zehar abestuz.

Hitz ordua arratsaldeko 18:00etan da E.Leclercen. Bertatik, Eskibel ibilbidetik hasita eta Bastida plazaraino hainbat geldiune egingo ditugu abesteko.

Aldaialdekoak, ume txikiagoekin ibiliko garenez, kalejira oso nekegarria ez egiteko, E.Leclercen beharrean, Zabaldu zentroaren aurreko plazan (Cruz Roja ibilbidea eta Unicef arteko bidegurutzean) batuko gara 18:30etan eta beste guraso elkartekoekin elkartuko gara.

Amaieran gazta eta txorizo apur batekin indarberritzeko aukera izango dugu.

 

santa ageda

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude