Euskal Eskola Publikoaren Jaian Aldaialdek sukalde propioa aldarrikatuko du

Hemen da Euskal Eskola Publikoaren jaia!

Dakizuen bezela hurrengo Ekainaren 4an, Zabalganan, Eskola Publikoaren Jaia ospatuko dugu eta Aldaialde Eskolako gurasoak oso presente egongo gara.

Oraingoan ere jaia eta aldarrikapena batuko ditugu eta gertuko eta kalitatezko elikadura baten bidean Aldaialdek sukalde propioa izatea aldarrikatzen dugu gure eraikin berriarentzako.

Hori horrela izanda, SlowFood Araba eta Artepan-koen laguntzarekin, umeentzako tallerra antolatu dugu 13:30tan eta Arabako pasta ekologikoko 500 razio banatuko ditugu 3. gunean 14:00etatik aurrera.Beraz animatu eta etorri gurera!

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude