Garraio zerbitzua ukatuta digute

Garraio zerbitzua ukatu zaio Aldaialde HLHI-ri 2017/2018 ikasturterako.

Arabako Hezkuntza Ordezkaritzak garraioa ukatu dio Aldaialde HLHI-ri 2017/2018 kurtsorako. Zuzendaritzak 27 ikasleentzako eskaera egin zuen.

Guraso elkartetik zera adierazi nahi dugu: Barrakoi probisionalak eskola eraikiko den partzelatik 2Km baino urrunago daude. Erabaki hau, eskola egongo den lekuko familiei kotxez edo oinez umeak eramatera behartzen ditu, ez bait dago lineako autobusean joateko modurik.

Guraso elkarteak akats hau lehen bait lehen zuzentzea eskatzen du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude