Euskal Eskola Publikoaren Jaia

 Atzo Euskal Eskola Publikoarean jaia ospatu genuen eguraldiari aurre egiten. Ez zen erreza izan lehengo ordutik, muntaia hasi eta gutxira, jaia bertan behera gelditzear egon zen zabalgana gainean egon ziren ekaitzengatik. Dena den, zailtasunak zailtasun, aurrera egin eta programa barruko ekintza asko burutu ahal izan ziren.

Guk ere aurrera eraman genuen prestatutako umeentzako sukaldaritza tailerra SlowFood Araba taldearen laguntzari esker.

Tailerra eta gero, arabako pasta ekologiko razioak banatu genituen. Hauek ere SlowFood Arabak prestatuta. Razioei laguntzen Artepanen ogi ekologikoa gehitu genion.

Umeen prestotasuna ikusita bai sukaldean jolasteko eta gero prestatutakoa jateko, argi eta garbi geratu zen, elikadura umeen heziketaren parte dela. Elikagaien jatorria, itxura, testura, kolorea, usaina, formak… diren bezela ezagutzeko.

Hau horrela ulertuta, aldarrikatu nahi izan genuen jai giroan Aldaialde Herri Eskolaren erikin berrian, bere sukalde propiaren beharra.

Sortutako giroa ikusteko hemen dituzue eguneko hainbat argazki

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude