Ikasturte amaiera jaia

Kaixo Familia!

Urte osoa lan eta lan eman ostean, ikasturtea joan zaigu eta orain merezi dugun moduan ospatzeko unea heldu zaigu.

Ekainaren 16an, larunbata, goizeko 11etan hasi eta nekatu arte, ikasturte amaiera jaia ospatuko dugu.

Goizean zehar umeentzako txokoak eta ekintzak egongo dira. Honen ostean umeek bazkaltzeko tartea izango dute. Iaz ez bezela, aurten familia bakoitza nagusi zein seme-alaben bazkariaz arduratuko da.

Behin umeak bazkaduta, nagusion txanda izango da. Tarte horretan, umeak entretenitzeko ekintzaren bat prestatuko da.

Bazkaltzeko elkartuko garen kopurua jakintea oso garrantzitsua da , beraz ondorengo galdetegia bete eguna behar bezala antolatzen laguntzeko.

Zalantzetarako: ekintzak@aldaiaberri.eus

Mila esker,
Aldaiaberri Guraso Elkarteko EKINTZA taldea

EPEA ITXITA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude