Lego Familian

LEGO Hezkuntza jarduerari “klase praktiko” bat antolatzen ari gara ikastetxeko ikasleen gurasoentzat. Saio horren helburu garrantzitsuenetako bat familiekin konfiantzazko harreman zuzena lortzea litzateke; horrezgain, ezagutarazi nahi dizuegu zein potentzial izan ditzakeen robotika hezitzaileak, zer egiten dugun, nola egiten dugun eta zein den gauzatzen dugun jardueraren helburua. Gure ustez, hori guztia lortzen lagunduko digu familiekin egingo dugun saioak.

  • TXANDA 1: 16:45h (45 min)
  • TXANDA 2: 17:15h (45 min)

Izena emateko epea: Maiatzaren 14tik 21era HEMEN: https://forms.gle/QRJFfk65Z5mVAdZC6

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude