Aldaialde Salaketa karabana

EUSKO JAURLARITZAK GEZURRETAN JARRAITZEN DU ETA ORAINDIK EZ DITUZTE PLIEGOAK ARGITARATU, HORREK ESAN NAHI DU ATZERAPEN GEHIAGO!!
Azaroaren 4an 16:15etan Reina Sofia kalean geratuko gara Mariturri bulebarreko norabidean, Eusko Jaurlaritzara joango den ibilgailuen karabana lerroa prestatzeko. Gure aldarrikapenak adierazi eta entzun ditzaten, Eusko Jaurlaritzari 3 buelta emango dizkiogu.

Aurretiko aholkuak:

  1. Etorri jadanik zure salaketa ibilgailua apainduta daukazula. Ibilgailua kartelez, banderez, soinuez edo bururatzen zaizunarekin dotoretu dezakezu.
  2. Garaiz egon zaitez. Antolatu behar diren kotxe kopurua handia da, eta ibilgailuen karabana lerroa atera baino lehen bertan gauden denboran zehar, ahal dugun gutxiena oztopatzen saiatu behar dugu. Ibilgailu lerroa Reina Sofia kalean zehar antolatzen saiatuko gara.
  3. Gure helburua, gure aldarrikapenak Eusko Jaurlaritzara eramatea da. Ordu horretan, trafiko dexente egongo da. Beraz, patxadaz hartu, eta disfrutatu.
  4. Ibilbidiaren zehar, karabana lerroa galtzen baduzu, ez zaitez kezkatu.
    ANIMA ZAITEZ, GUZTION ELKARTASUNA BEHAR DUGU!!!
previous arrow
next arrow
previous arrownext arrow
Slider