Gabonetako zozketa 2020

Aurreko ikasturtean lortutako dirua eskolako liburutegia sortzeko erabili zen.

Kaixo Familiak,

dakizuenez, Gabonetako zozketa urtero egiten den ekintza bat da eta honen helburu nagusia gure haurren eskola gero eta leku erakargarri eta hezitzaileago batean bihurtzea da.

Gaur egun, espazio hau itxita dago, Covid-19-aren ondorioz ezin baitira osasun neurriak bermatu. Hala ere, bertako material guztia geletatik banatuta dago eta egun gure seme-alabak erabiltzen ari dira.
Horregatik, esker mila eman nahi dizkizuegu.

Aurten, ilusioarekin hasten gara lanean. Oraingoan:

GURE SEME-ALABEN GELAK MATEMATIKA MANIPULATIBOA LANTZEKO MATERIALEZ HORNITZEA DUGU HELBURU.

Aurrera jarraitu baino lehen, aurreko ikasturtean, ekarpenak eginez parte hartzaileen esfortzua eskertu nahi genuke. Mila esker, bene-benetan.

Momentu honetan, zuen laguntza behar dugu berriz eta zozketa honetarako sari moduan erabili daitekeen zuen produktu/zerbitzuren bat dohainik edo prezio berezian eman nahi baduzue asko eskertuko genuke.
Edozein motatako eskaintzak asko eskertuko dira, txiki zein handi.

Gurekin harremanetan jartzeko, hona hemen gure e-mail helbidea: ekintzak@aldaiaberri.eus.

GABONETAKO BOLETOAK

Zure boletoak eskatzeko momentua heldu da. 📝 Galdetegia bete ezazu eta heltzen zaizkigunean informatuko zaituztegu jasotzeko moduarekin.

Tako bakoitza 30€ dira.

Gogoratu!!, lortutakoarekin matematika manipulatiboa lantzeko materiala erosiko da.