Kaixo Familia!
Ikasturte-hasiera honen ostean, martxan gaude berriz ere. Oraingoan, 2021eko Gabonetako zozketa dugu esku artean.
Dakizuenez, Gabonetako zozketa urtero egiten den ekintza bat da eta honen helburu nagusia gure haurren eskola gero eta leku erakargarri eta hezitzaileago batean bihurtzea da.Hori dela eta, aurreko ikasturtean lortutako dirua matematika manipulatiboa lantzeko materiala erosteko erabili zen.
Horregatik, esker mila eman nahi dizkizuegu.
Aurten, ilusioarekin hasten gara lanean. Oraingoan, GURE LEHEN HEZKUNTZAKO GELAK MATERIAL BERRIEZ HORNITZEA DUGU HELBURU. Aurrera jarraitu baino lehen, aurreko ikasturtean, ekarpenak eginez parte hartzaileen esfortzua eskertu nahi genuke. Mila esker, bene-benetan.
Momentu honetan, zuen laguntza behar dugu berriz eta zozketa honetarako sari moduan erabili daitekeen zuen produktu/zerbitzuren bat dohainik edo prezio berezian eman nahi baduzue asko eskertuko genuke.Edozein motatako eskaintzak asko eskertuko dira, txiki zein handi. Gurekin harremanetan jartzeko, hona hemen gure e-mail helbidea: ekintzak@aldaiaberri.eus