Bileretarako zaintza

BILERETARAKO ZAINTZA ZERBITZUAREN ESKAERARAKO PROZEDURA


HARTZAILEAK
Araudi hau beraien bileretarako etortzea erraztu nahi duten talde ezberdinentzat bideratuta dago: Zuzendaritza, Klaustroa, OGG, GE, GE-ko Talde ezberdinak, …

HELBURUA
Jarraibide batzuk ezartzea, zaintzaren ardura duen enpresak eskola-ordutegitik kanpo 2 urtetik gorako haurrak zaintzeko zerbitzua eskaini eta kudeatu ahal izan dezan, interes-taldeei eskatutako baldintzak betez.

EPEA
Zaintza-zerbitzuaren eskatzaileek gutxienez 14 eguneko epean jakinarazi beharko diote gurasoen elkarteko zaintza-batzordeari zerbitzuaren beharra.

PROZEDURA

  1. Zerbitzua eskaini nahi duen taldeak zaintza zerbitzua egiteko gune edo gela bat eskatu beharko dio zuzendaritzari.
  2. Zerbitzua nahi duen taldeak gutxienez 14 eguneko epean bete beharko du honako inprimaki hau, zaintza-taldera iritsiko dena:

    Bileretarako zaintza (talde antolatzaileentzat)

  3. Gehienez ere 3 eguneko epean, zaintza taldeak formulario bat prestatuko du bilerara joan daitezkeenen artean banatzeko. Formulario hori banaka bete beharko dute (zaintza-erabiltzaile bakoitzeko bat). Hori garrantzitsua da zerbitzua behar duten pertsonen kopurua ezagutzeko (gehienez 50 izango dira).
  4. Bigarren inprimaki hori talde antolatzaileak bilera baino 7 egun lehenago bidali beharko die bertaratuak izan daitezkeenei, eta erabiltzaileek 48 ordu lehenago bete ahal izango dute. Denbora hori igarota, ez da aukerarik egongo zerbitzua eskatzeko.

ZERBITZUAREN ARAUAK

  • Monitore bakoitzeko ratioa gehienez 10 umekoa izango da.
  • Zaintzak irauten duen bitartean, haurrek EZIN IZANGO DUTE JAN.
  • Haurrak jasotzeko, nahitaezkoa izango da NANa erakustea.