Zer egiten dugu:

  • Ikastetxearen eraikuntzaren egoeraren jarraipena
  • Talde politikoekin bilerak, gure egoera azaltzeko eta izapideak arindu eta konponbideak eskatzeko
  • Protesta mobilizazioak antolatzea, gure egoera salatzeko eta ikusarazteko

Kronograma

Parcela

Zabalganan Hazi eta Hezi sortzen da

2014

Plataforma honek salatu nahi du gure auzoan ez daudela nahikoa eskola plaza biztanleen beharrei erantzuteko.

Informazio gehiago:

2016-09

Irailean ikasturtea hasten da Mariturri eskola egon den barrakoietan 3 urteko gela batekin eta beste 2 urteko hiru gelekin.

Aldaialde Herri Ikastetxea eraikiko duten lurzoruan jabe bat baino gehiago dauka. 2016tik aurrera “hitzarmen batzordea” izeneko batzordea sortzen da.

Ensanche 21-k onartzen du Aldaialdeko lurzatiari eragiten dion birpartzelazioa. Lursaila desblokeatzea funtsezkoa da ikastetxea bertan eraiki ahal izateko. 2016an Ensanche 21 udal hirigintza sozietateak birpartzelazio bat onartzen du eta Aldaialde egongo den lurzoruari eragiten dio. Hau da, lurzoruetan eraiki ahal izateko baimena ematen du sozietateak eta Gasteizko Udalak jabeekin negoziaketan hasten da zelaia bere esku geratzeko. Behin zelaia Udalaren esku geratzen denean Eusko Jaurlaritzari emango dio bertan eraiki ahal izateko. Azken hau ez bada gertatzen ezin da eraiki eskola.

2017

ERAIKIN BERRIAREN LANEI DAGOZKIEN GAUZATZE PROIEKTUA EGITEKO LIZITAZIOA ARGITARATZEN DA.

Gasteizko CEIP Aldaialde HLHI ikastetxean haur eta lehen hezkuntzarako 3 lerroko eraikin berriaren lanei dagozkien gauzatze proiektua, lan osagarriak eta zuzendaritza fakultatiboa egiteko lizitazioa ateratzen da.

Informazio gehiago:

GARRAIO ZERBITZUA UKATU DIGUTE

2017-05-10

Arabako Hezkuntza Ordezkaritzak garraioa ukatu dio Aldaialde HLHI-ri 2017/2018 kurtsorako. Zuzendaritzak 27 ikasleentzako eskaera egin zuen. Barrakoi probisionalak eskola eraikiko den partzelatik 2Km baino urrunago daude. Erabaki hau, eskola egongo den lekuko familiei kotxez edo oinez umeak eramatera behartzen ditu, ez bait dago lineako autobusean joateko modurik.

Informazio gehiago:

PROIEKTUAREN ADJUDIKAZIOA.

2017-10-18

Proiektua idazteko Uzcanga Arkitektoak enpresari esleitutako kontratua.

Azaroan sinatzen dute Eusko Jaurlaritzak eta Uzcanga arkitektoek kontratua. Hasten dira lehendabiziko ikerketen fasea.

Informazio gehiago:

2018

ALDAIALDEREN PROPOSAMENAK ESKOLA ERAIKITZEKO.

Ikastetxe berria diseinatzeko proiektuari gure ekarpenak egiten ditugu. Aldaialdetik bidaltzen dugu Eusko Jaurlaritzara nola gustatuko litzaigukeen izatea gure etorkizuneko eskola (patioan zonalde berde gehiago, gelen antolakuntza, gure sukaldea edukitzea…)

EUSKO JAURLARITZAREKIN BILERA

Eraikinaren planoa erakusten digute, hor ikusten da iradoki genituen proposamen gehienak bete dituztela. Hortik aurrera arkitektoek hasten dira oinarrizko proiektua egiten.

Irailean oinarrizko proiektuaren aurkezten da Udaletxera, haiek egin dezaten iradokizunak ete ausnarketak.

UDALAK DIO PARTZELA DESBLOKEATUTA DAGOELA.

Udalak eskolako gurasoei esaten die lurzorua desblokeatuta dagoela eta Eusko Jaurlaritzari eman ahal diola.

2019

GAUZATZE PROIEKTUAREN ERREDAKZIOA.

Urtarrilean entregatu behar zuten Udaletxean baina otsailean izan zen. Behin gauzatze proiektua emanda, Eusko Jaurlaritzak eta Udalak onartu behar dute eraikitzeko baimena lortzeko.

PARTZELA EZ DA 100% UDALARENA.

Partzela taldeak jakiten du, Eusko Jaurlaritzako teknikariek esanda, lurzorua ez dela 100% Udalarena.

Hori dela eta, presio fasea berriro aktibatzen da:

  • • Martxoak 25eko Gasteizko Udaleko Osoko Bilkurara goaz erantzunen bila. Udalak dio akordioa ixtear dagoela baina ez dago oso argi.
  • • ALKATEAREKIN BILERA ZABALGANAKO GIZARTE ETXEAN. Gorka Urtaran alkatearekin, Ensache 21 soziedadearen arduraduna den Álvaro Iturritxarekin eta Itziar Gonzalo hirigintza zinegotziarekin bilera lortzen da apirilak 9an 19:00etan Zabalganako Gizarte etxean. Bilera honetan, laburbilduz, esaten zaigu nahiz eta lurzoruaren 1000metro udalarenak ez izan, aurrera egin dezaketela lizentziarekin 1000metro hoiek baztertuz.

  • • Apirilaren 18an, hauteskundeak baino lehen dagoeneko azken udalbatzarrera joaten gara. Bertan adosten da Aldaialderen lizentzia ematea lehentasunezkoa dela. Idatzi bat adosten dugu, Udalan hartzen du hurrengo konpromisua gurekin: PROIEKTU HELDU BEZAIN LASTER , LEHENTASUNA HARTUKO DU ETA BEREHALA EMANGO DUTE LIZENTZIA.
2019-06-07

Eusko Jaurlaritzak proiektua bidaltzen du Udalara.

Uztailaren hasieran hitz egiten dugu gure expedientea (proiektua) eramaten duen tekniko batekin eta hauek izan ziren bere hitzak:

PROIEKTUA HEMEN DAUKAGU BAINA OSO LANPETUTAK GAUDE EZ DUGU IZAN ASTIRIK EZTA KARPETA IREKITZEKO

HONEK ESAN NAHI DU, LEHENTASUNEKO KONTU BAT IZANGO ZENA EZ DELA IZAN!!!!!

Uda eta gero, irailan, harremanetan jartzen gara berriro gure expedientea eramaten duen teknikarekin. Badirudi hasi direla lanean baina (ekainean hasi behar zuten lana irailean hasten dute) oraindik falta dira informe onuragarri batzuk eta arkitektoei zenbait aldaketa egitea bidali diete.

2019-09-20

Irailaren 20an kontzentrazio bat egiten dugu lurzoruan. Kexatzen gara udalak gezurrak esan dizkigulaz, Aldaialde lehentasunezko gai bat izango zen eta ikusten ari gara nola ez den horrela. Prentsan agertzen gara hurrengo egunetan.

Informazio gehiago:

ADIF

2019-10-09

Urrian Udalak jarraitzen du lizentzian lan egiten, nahiz eta guztia oso aurreratuta egon ADIFen informe falta da oraindik.

Adifek, urriaren 9 an gauza harrigarria egiten du, idatzi zion aitatxo bati erantzuten dio, baina guztiz kezkatzen gaituena da erantzunean esaten duela Aldaialde ezin dela eraiki haiek ezeztatzen dutelako. Egoera honen aurrean Polentzi Urkijori, mail bat bidaltzen diogu (gizon honek Aldaialderen kontu guztien nagusia da Eusko Jaurlaritzan) azalpenak eskatzen. Berriro gauza bat miresgarria gertatzen da, berehala BLANCA GUERRERO( Aravbako Hezkuntzaren delegatua) gurekin harremanetan jartzen da oso urduri eta ikaratuta beraiek ez zekitelako ezer ADIFEN erantzunaz. Berridaltzen diegu ADIFEN erantzuna eta eskatzen diogu mesedez gurekin harremanetan jartzea lehen bai lehen. Gainera aprobetxatzen dugu BLANCA GUERRERORI bilera bat eskatzeko hitz egiteko ez bakarrik etorkizuneko eraikuntzari buruz, hurrengo urteotan izango dituguen egoerari buruz barrakoietan ere (jantokiko espazioa, gimnasioa, patioa eta abar) Esaten diogu gure haserrea, kezkapena…

Polentzi Urquijo

2019-10-11

Urriaren 11an POLENTZI deitzen digu… pentsatzeko da nola inoiz ez diguten kasurik egiten eta ADIFena eta gero nola dauden gure atzetik…. OSO INPORTANTEA DENA ETA BAI BLANCA GUERREO NOLA POLENTZI ESA DIGUTENA DA : BILBON IKASTOLA BATI UDALAK BAIMENA EMAN DIO NAHIZ ETA ADIFEN TXOSTENA EZ EDUKI EUSKO JAURLARITZAK AURRERA JOATEKO HURRENGO PROZESUEKIN ( OBREN PLIEGOAK ETA LEHIAKETA PUBLIKOA 8 HILABETE EDO IRAUTEN DUTENAK).

BERAZ HORI DA GU LORTU BEHAR DUGUNA!!!! NOLA??? GURE PRESIOAREKIN!!!!!! BESTELA AUSKALO NOIZ HASIKO DIREN OBRAK!!!! ASKI DA, ALDAIALDE BORROKAN, GUZTIOK ELKARREKIN BORROKATZEN LORTUKO DUGU!!!

Ondorioak:

  • • Atzerapen gehiago
  • • Gure seme-alabak denbora gehiago egon beharko dira barrakoietan eta gure etxeetatik urrun.
  • • Ez da egongo lekurik jantokian, gimanasioan, patioan..eta baliteki barrakoi gehiago ez sartzea.
  • • Gero eta arazo gehiago ditugu aparkatzeko.

PROPOSAMENA: Berriz ere presio-fasea aktibatzea.

Ezinbestekoa da presioa egitea (mediatikoa edo beste mota batekoa). Horregatik zenbait jarduera proposatzen ditugu ekintza batzuk, unean uneko mobilizaziotik jarduera ludikoak/errebindikaziozkoak antolatzera igaroko direnak.

2019-10-16

Urriraren 16an azteazkena Manifestazioa erdiguneko kaleetatik udalak eskatu digun bilera aprobetzatuz.

Informazio gehiago:

2019-10-18

Udalbatzarra Gasteizko Udalan. Berriro joango gara gure egonezina azaltzeko eta gogoarazteko berriro gure egoera.

Informazio gehiago:

2019-10-30, 13:00

Udaletxearen aurrean kontzentrazioa eskolaren eraikuntza lehen bait lehen ateratzeko.

2019-10-30, 14:54

Bide eman dio Udalak Aldaialdeko lizentziari, eta ikastetxea eraikitzeari informazio-azterlan berriaren zain egon gabe ekin ahal izango zaiola bermatu.

Informazio gehiago:

2020

Urtarrilaren amaieran, 3 hilabetez zain egon ondoren, eta obrak hasteko agindutako epeak agortzen zirela eta izapideekin ez zela aurrera egiten ikusita, guraso-elkarteko ordezkariak berriz ere bildu dira talde politiko guztiekin eta obra egiten ari diren erakundeetako arduradunekin.

Polentzi Urquijok, Eusko Jaurlaritzako Baliabide Materialen eta Azpiegituren zuzendariak, jakinarazi digu udalak emandako obra-lizentziak ez duela bermatzen obrak arriskurik gabe kontratatzen hastea; beraz, proiektua bi zatitan banatuko da (lurperatzeak eragindako azalera eta eragin gabeko azalera). Proiektua bi zatitan gauzatu ahal izateko, udalak lizentzia berria eman beharko du Eusko Jaurlaritzak obra-lizitazioa ateratzeko izapideak has ditzan.

Informazio gehiago:

Bilera horien ondoren, egoera baloratu genuen, eta ondorioztatu genuen inplikatutako administrazioek ez dutela haien hitzak babesten dituen ekintzarik sortzen. Lau urte daramatzagu hitz onak entzuten, baina hau ez da nahikoa: hitzek ez dute ikastetxerik eraikitzen!

Aldaialdeko guraso-elkartetik protestan jarraitzea erabaki genuen obrak hasi arte. Urtarrilaren amaieratik aurrera mobilizazioei berrekin zaie, asteazkenero elkarretaratzeak eginez Eusko Jaurlaritzaren aurrean edo Hezkuntza Ordezkaritzaren aurrean.

2020-02-28

Aldaialde Aldarrikapen Karabana. Karabana bukatzerakoan eskolako partzelan pankarta bat jarri eta gaur egun eskola lekutzen den tokian jaia antolatzen da familia guztietarako ekintzekin, tailerrak, musika, pintxo-salaketa…

Informazio gehiago:

2020-03-07

Europa Biltzar Etxean kontzentrazioa apirilean ospatu beharreko autonomi hauteskundeetarako EAJ-PNVren ordezkarien aurkezpenean (geroago hauteskundeak atzeratu ziren alarma egoera zela eta).

Informazio gehiago:

2020-03-09

COVID-19

Auzogune Zabalganaren ospakizunaren harira, non Gorka Urataran alkatearen agertzea espero zen, gizarte etxearen aurrean kontzentraziorako deialdia egin zen Aldaialde eskolaren eraikuntzaren premia gogorarazteko. Kontzentrazioa BERTAN BEHERA gelditu zen Covid-19 pandemiaren eraginez.

Covid-19ren eraginez Eusko Jaurlaritza eta Hezkuntza Saileko kontzentrazioak BERTAN BEHERA gelditzen dira. Alarma egoeraren adiezpenarekin aldarrikapen ekitaldi guztiak geldi egiten ditugu egoeraren larrialditasuna aintzat hartuta.

Alarma egoerak ALDAIALDE HLHI eraikitzeko tramiteak geldiarazten ditu.

Informazio gehiago:

2020-06-12

Ana Oregi, Hirigintza Zinegotziarekin harremanetan jarrita eskolaren eraikuntza ahalbidetzen duen lizentzia maiatzean igorri zela jakin izan genuen.

ORAIN, EUSKO JAURLARITZARI DAGOKIO ESKOLA ERAIKITZEKO LIZITAZIOA ARGITARATZEA.

Informazio gehiago:

2020-06-25

Gasteizko Enparantza Berrian bildu ginen Eusko Jaurlaritzari eskatzeko lizitazioaren argitarapean atzerapenik egon ez dadin.

Informazio gehiago:

2020-06-28

Urkulluri idatzia eskura eman, non Aldaialde HLHIren egoera aurkeztu eta agindutako datetan eraikuntzarekin hasteko ze pauso eman behar dituzten galdetzen diogun EMANDAKO TESTUAREN DOKUMENTUA:

Urkulluri gutuna

Informazio gehiago:

Andra Mari Zurian kontzentrazioa

2020-07-02

Informazio gehiago:

Pedro Sanchezi eskura emandako idatzia

2020-07-09
Pedro Sanchezi gutuna

Informazio gehiago:

2020-09-10

EH Bilduren proposamena

EH Bilduko Unai Fernandez de Betoño legebiltzarkideak Eusko Jaurlaritzari zuzendutako proposamena helarazten dio eskolaren eraikuntza proiektua ministeriori bidaltzeko Adifen partez eraikuntzarako baimena jaso ahal izateko.

Informazio gehiago:

AURREPRENTSA

2020-09-16

5. urtea izango da Aldaialde HLHI barrakoietan dagoela, eta oraindik ez dakigu noiz eraikiko den gure seme-alaben eskola-eraikina.

Gauza berez larria bada, COVID-19ren pandemiarekin gure instalazioetan gehiago zailtzen da segurtasun-neurriak ezartzea.

Aldaialdeko eraikuntzaren atzerapenak salatu nahi ditugu eta ikasturtearen hasierarako ezarri diren neurriekiko desadostasuna adierazi nahi dugu, kontziliazioa eragozten dutelako eta gure seme-alaben segurtasuna bermatzen ez dutelako.

Informazio gehiago:

2020-09-30

EH BILDU Legebiltzarreko ordezkariekin bilera

Hurrengo Hezkuntza Batzordean Adifen partez eraikuntzarako baimena jaso ahal izateko proposamena aurkeztuko dute.

ELKARREKIN PODEMOS Legebiltzarreko ordezkariekin bilera

Bilera horien helburua da gure egoera azaltzea, lizitazioaren egoerari buruzko informazioa lortzea eta alderdiek gobernua presionatzea Aldaialde eraikitzeko izapideak bizkortu ditzaten.

2020-10-03

El Ayuntamiento insiste en que el colegio Aldaialde «está en marcha» ante los reproches del PP por su retraso.

Informazio gehiago:

2020-10-08

PP eta Ciudadanos Legebiltzarreko ordezkariekin bilera

Bilera horien helburua da gure egoera azaltzea, lizitazioaren egoerari buruzko informazioa lortzea eta alderdiek gobernua presionatzea Aldaialde eraikitzeko izapideak bizkortu ditzaten.

PSOE Legebiltzarreko ordezkariekin bilera

Bilera horien helburua da gure egoera azaltzea, lizitazioaren egoerari buruzko informazioa lortzea eta alderdiek gobernua presionatzea Aldaialde eraikitzeko izapideak bizkortu ditzaten.

2020-10-13

Arabako Gobernu Delegaritzan bilera

2020-10-22

Gorka Urtaran eta Jokin Bildarratz-en arteko bilera

Gorka Urtaran eta Jokin Bildarratz-en arteko bilera Aldaialde HLHIren egoeraz hitz egiteko. Udalarekin harremanetan jarri gara bileran jorratutakoaren berri eman diezaguten, baina ez digute informaziorik eman.

2020-11-02

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Batzordea

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Batzordea non Aldaialderen egoeraz eta eraikuntza berriaz hitz egiten den. EH BILDuk bere proposamena aurkeztu eta gainontzeko taldeek ekarpenak egin eta aldeko edo kontrako jarrera aurkezten dute.

Informazio gehiago:

2020-11-03

EAJk iragarri du ZABALGANAKO zentroaren lizitazioa “datozen hilabeteetan” argitaratuko dela, eta eraikin nagusia eraikitzen hasiko dela lurperatze-proiektuak ukitzen ez duen lursailean.

Informazio gehiago:

2020-11-04

Eusko Jaurlaritzaren inguruan Karabana Berria antolatzen da gure seme-alaben eskola eraikitzeko lizitazioa argitara dezaten.

Informazio gehiago:

2020-11-13

Bilera Eusko Legebiltzarreko EAJko ordezkariekin, egoeraren berri izateko eta talde politikoek helarazi diguten informazioa alderatzeko.

Alean argitaratutako elkarrizketa gure egoerari buruzkoa.

Informazio gehiago:

2020-12-21

URTEA BUKATZEAR DAGO, LIZITAZIOA EZ DA ARGITARATU

Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jartzen saiatzen gara, EZ DAGO ERANTZUNIK

Leixuri Arrizabalagarekin (EAJ_PNV) harremana lortzen da. Erantzuna:

“kontratazio mahai nagusiak expedientea baduela, aztertzen ari direla aurrera ateratzeko eta informazioa eskatu diola Eusko Tranbide Sareari gauza batzuk argitzeko, ziur egoteko ezer atara aurretik”.

BERRIZ ERE ATZERAPENA ETA ADI!!! Zer esaterik du orain Eusko Trenbide Sareak???