Zaintza

Zaintza zerbitzua Aldaiaberri Guraso Elkarteak antolatutako ekintza bat da, Aldaialde HLHI eskolako lankidetzarekin. Zaintza egunero 8:15etatik 9:00tara eskaintzen da, sarrera librean, familia bakoitzak bere beharren neurrian moldatu ahal izateko. Ez dago gosari zerbitzurik. Asteazkenetan, jantokia 14:30etan amaitzen denez, zaintza zerbitzua 15:30ak arte egongo da, irteera bakarrarekin ordu horretan.

Guraso elkarteko zerbitzu bezala, zaintza zerbitzuak ere, eman ahal diren greba zein lanuzteekin bat egingo du hauek GEak onartzen direnean. Prezioa erabiltzaile kopuruaren arabera aldatzen da. Informazio gehiago zaintza araudian aurkitu daiteke.