Ni princesas, ni superheroes: estereotipos de género y juguetes

Ni princesas, ni superheroes: estereotipos de género y juguetes

Irantzu Varela

Ni princesas, ni superheroes: estereotipos de género y juguetes

Jarraian, Aldaialde, Zabalgana, Mariturri eta Cervanteseko guraso-elkarteek osatutako auzoko Hezkidetza-Sareak antolatutako lehenengo ekimena aurkezten dizuegu.

Duela hilabete gutxi, eta elkartuta indartsuagoak garela sinetsita (are gehiago une honetan), hezkidetzako 4 batzordeak batu eta berdintasuna lortzeko, genero-rolak eta estereotipoak hausteko eta gure seme-alaben artean indarkeria matxista saihesteko ekimenak bultzatzeko elkarlanean aritzeko erabakia hartu genuen.

Jarduera hau ikasturte honetan abian jarriko ditugun hainbat jardueratatik lehena izango da, eta gai honen inguruan interesa duzuen familia guztiak animatzen zaituztegu, zuen umeek berdintasuna ardatz izango duen etorkizun hobea izan dezaten parte har dezazuen.

Izan ere, hezkidetza da giltza… Parte hartu!

  • Irantzu Varela hitzaldia
  • Zabalgana gizarte etxeko areto nagusian
  • Abenduak 17, 17:30etan.