BILERETARAKO ZAINTZA ZERBITZUAREN ESKAERARAKO PROZEDURA
HARTZAILEAK
Araudi hau beraien bileretarako etortzea erraztu nahi duten talde ezberdinentzat bideratuta dago: Zuzendaritza, Klaustroa, OGG, GE, GE-ko Talde ezberdinak, …
HELBURUA
Zaintza taldeak umeen zaintza zerbitzua, interes talde ezberdineei eskatutako baldintzak betez, eskaini eta kudeatzeko jarraibideak ezartzea.
EPEA
Zerbitzuaren beharra gutxienez 7 egun lehenago adierazi behar diote zaintzako eskatzaileek Zaintzako Taldeari.
PROZEDURA
1. Zaintzan interesa duten taldeek, Zuzendaritzari eskatu behar diote zaintzarako gelak, 2E eta siestako gelak, hain zuzen ere. Eskarera hau gutxienez 7 egun lehenago egin behar da.
2. Erabiltzaile kopurua jakiteko (gehienez 50), talde eskatzaileak hurrengo formularioa banatu behar du bilerara joan behar direnen artean:
Eskaera hauek gutxienez 7 egun lehenago ailegatu behar dira Zaintza Taldera; norbaitek geroago ematen badu izena, behin begiraleak hartuta, eta 10 ume begiraleko erratioa gainditzen bada, ezin izango du zerbitzua erabili.
3. Zaintzako eskatzaileak hurrengo formularioa bete behar dute Zaintza Taldearentzat, gutxienez 7 egun lehenago:
4. Zaintza taldeko arduradunak zaintza eskatzaileari baieztatuko dio zerbitzua e-mail baten bidez.