Jantoki eta sukalde lan taldea

Zer lantzen dugu?

Jantokia

  • Ikastolako jantoki zerbitzua aztertu: menuak, denbora librea, monitoreen lana…
  • Familieen proposamenak eta kexak bideratu ( ikastolan eta eusko jaurlaritzan)
  • Ikastola eta familien arteko komunikazioa erraztu (koordinatzailearekin bildu eta jantoki batzordearekin koordinatu)
  • Aurtengo zailtasunei erantzunak bilatu: zuzendaritza taldearekin bildu, beste plataformen proposamenak aztertu eta bultzatu, familiei informatu…

Sukaldea

  • Aldaialde berriko eraikuntzan sukaldea egotea bermatu nahi dugu. Horretarako:arduradunekin bildu, beste ikastetxe batzuetan egin dena ezagutu, plataformen gomendioak jarraitu, diseinua adoztu…
  • Jantoki berriko dinamikaren inguruko hausnarketa egin: jantokirako aukerak aztertu, proiektu piloto eta eusko jaurlaritzak ematen dituen aukerak ezagutu, familien iritzien eta beharren inguruan galdetu, ikastolarekin adoztu…