BILERETARAKO ZAINTZA ZERBITZUAREN ESKAERARAKO PROZEDURA
HARTZAILEAK
Araudi hau beraien bileretarako etortzea erraztu nahi duten talde ezberdinentzat bideratuta dago: Zuzendaritza, Klaustroa, OGG, GE, GE-ko Talde ezberdinak, …
HELBURUA
Jarraibide batzuk ezartzea, zaintzaren ardura duen enpresak eskola-ordutegitik kanpo 2 urtetik gorako haurrak zaintzeko zerbitzua eskaini eta kudeatu ahal izan dezan, interes-taldeei eskatutako baldintzak betez.
EPEA
Zaintza-zerbitzuaren eskatzaileek gutxienez 14 eguneko epean jakinarazi beharko diote gurasoen elkarteko zaintza-batzordeari zerbitzuaren beharra.
PROZEDURA
- Zerbitzua eskaini nahi duen taldeak zaintza zerbitzua egiteko gune edo gela bat eskatu beharko dio zuzendaritzari.
- Zerbitzua nahi duen taldeak gutxienez 14 eguneko epean bete beharko du honako inprimaki hau, zaintza-taldera iritsiko dena:
- Gehienez ere 3 eguneko epean, zaintza taldeak formulario bat prestatuko du bilerara joan daitezkeenen artean banatzeko. Formulario hori banaka bete beharko dute (zaintza-erabiltzaile bakoitzeko bat). Hori garrantzitsua da zerbitzua behar duten pertsonen kopurua ezagutzeko (gehienez 45 izango dira).
- Bigarren inprimaki hori talde antolatzaileak bilera baino 7 egun lehenago bidali beharko die bertaratuak izan daitezkeenei, eta erabiltzaileek 48 lanordu lehenago bete ahal izango dute. Denbora hori igarota, ez da aukerarik egongo zerbitzua eskatzeko.
ZERBITZUAREN ARAUAK
- Monitore bakoitzeko ratioa gehienez 15 umekoa izango da.
- Zaintzak irauten duen bitartean, haurrek EZIN IZANGO DUTE JAN.
- Haurrak jasotzeko, nahitaezkoa izango da NANa erakustea.